SAKANAKO XIV. XAKE TXAPELKETA.

(2013ko abenduaren 14an jokatua, Ziordian).

 

 

 

            Larunbatean, goizez eta arratsaldez, jokatu zen, Ziordiako Udaletxean.

 

Eloko 2.000 puntu baino gutxiagoko jokalarientzat antolatutako Txapelketa izan zen. 20 minutuko 8 partida izan ziren. Antolatzailea: Zaldi Beltza Xake Taldea, Mikel Markotegi Ijurkoren gidaritzapean.

 

Bazkaria ondoko taberna batean egin zen, 10 euroko prezioan. Torneoan izena emateko 5 euro ordaindu behar izan zen. Iaz merkeago izan zen, torneoa eta bazkaria 10 euroren truke izan zirelako. Hala ere, aurtengoa ere prezio merkea.

 

Parte hartzaileak 33 izan ziren (iaz baino 8 gehiago).

 

         AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Mikel Ortega Lopez – 8 puntu.

2)    Luis David Jimenez Almeida – 6’5 puntu.

3)    Aritz Idiazabal Troyas – 6’5 puntu.

4)    Igor Gallastegi De la Fuente – 5 puntu.

5)    Javier Sevilla Subiza – 5 puntu.

6)    Javier Zinza Lopez – 5 puntu.

7)    Joseba Otano Villanueva – 5 puntu.

8)    Cesar Razkin Igoa – 4’5 puntu.

9)    Victor Barriga Rabanal – 4’5 puntu.

10) Ion Ander Gallastegi Maρarikua – 4’5 puntu.

11) Diego Moral Barragan – 4’5 puntu.

12) Ion Regillaga Otaρo – 4’5 puntu.

13) Adolfo Ruiz Anton – 4’5 puntu.

14) Koldo Flores Lazkoz – 4’5 puntu.

15) Ismael Anton Reparaz – 4 puntu.

16) Sebastian Insausti Goρi – 4 puntu.

17) Manex Regillaga Elias – 4 puntu.

18) Iρaki Arrizibita Legarre – 4 puntu.

19) Mikel Otsoa Aldaz – 3’5 puntu.

20) Jesus Oyaga Valencia – 3’5 puntu.

21) Guillermo Lakuntza Yoldi – 3’5 puntu.

22) Daniel Fernandez Rastrilla – 3’5 puntu.

23) Alejandro Galvan Perez-Ilzarbe – 3’5 puntu.

24) Martin Pascual – 3 puntu.

25) Angel Luis Martin Fito – 3 puntu.

26) Axel Grube – 3 puntu.

27) Lucia Fernandez Villameriel – 3 puntu.

28) Mikel Kano – 2’5 puntu.

29) Alberto Urkia Mendinueta – 2’5 puntu.

30) Fernando Hernandez Zorzano – 2 puntu.

31) Jorge Fernandez Villameriel – 2 puntu.

32) Miguel Angel Pascual – 1’5 puntu.

33) Itziar Sarasua – 0 puntu.

 

         MIKEL ORTEGAREN ENEGARREN GARAIPENA.

 

            Sakanako Mankomunitateak antolatzen duen torneo hau berpiztu egin da aurten hein batean, iaz baino 8 jokalari gehiago bilduta (% 32 gehiago).

 

Parte hartzeko langa igotzearekin errazagoa izan zen kopurua areagotzea, eloko 1.900etik beherakoentzat izan beharrean, 2.000tik beherakoentzat izan baitzen. Torneoaren kalitatea igo egin zen, baina hasierako filosofia zertxobait kaltetzearen truke. Hasieran, 1.800 puntutan zegoen muga, normalean sarietatik baztertuta geratzen zirenei aukera gehiago emateko. Dena den, jokalari multzo polita batzea lortu egin zen eta hori denen gustokoa da.

 

            Mikel Ortega Lopez eta Luis David Jimenez Almeidaren presentziak faboritoen zerrenda ia erabat itxi zuen. Lehenengo bi postuak bete zituzten, pronostikoak zioen bezala.

 

            Aritz Idiazabal Troyasek eta Javier Sevilla Subizak ere zer erranik bazutela zirudien hasieran. Aritz Idiazabal bikain ibili zen (hirugarren, Luis David Jimenez Almeidarekin berdinduta). Javier Sevilla apalago, liderrarengandik 3 puntura geratuta,  bosgarren bukatuta ere.

 

            Jokalari gipuzkoarren eta bizkaitarren presentzia nobedade izan zen torneo honetan, orain arte nafarrei mugatuta zegoela baitzirudien. Elorrioko Zaldi Baltza taldeak bere ekarpena eman zuen eta ez gaizki, Manex Regillaga txikia (8 urte inguru) 14 urtez azpiko lehenengoaren sariaren irabazle izan baitzen. Alejandro Galvan Perez-Ilzarbe eta Martin Pascual izan ziren maila horretako gainontzeko sarituak.

 

            Mikel Otsoa Aldaz eta Joseba Otano Villanueva bigarren eta hirugarren izan ziren 2012an. Maila igo izana nabaritu zuten. Mikel Otsoak 19. tokian amaitu zuen, 3’5 puntuz. Joseba Otanok 7. lekuan, 5 puntuz. Hala ere, eta beste emaitzen laguntzaz, saria irabazteko aukera izan zuen azkeneko partidan. Aritz Idiazabalek, ordea, erraz irabazi zion.

 

            Espero dezagun txapelketa honen kudeatzailea (Zaldi Beltza Xake Taldea) ere berpiztea eta datorren urtean Nafarroako Txapelketa jokatzea. Xakeak Sakana behar du eta Sakanak baita ere xakea.

 

         SARIAK.

 

            Mikel Ortega Lopez lehenengoarentzat: Txapela eta dirua.

            Luis David Jimenez Almeida bigarrenarentzat: Trofeoa eta dirua.

            Aritz Idiazabal Troyas hirugarrenarentzat: Trofeoa eta dirua.

 

            Cesar Razkin Igoa Sakanako lehenengoarentzat: Saria.

 

            Manex Regillaga Elias 14 urtez azpiko lehenengoarentzat: Trofeoa.

            Alejandro Galvan Perez-Ilzarbe 14 urtez azpiko bigarrenarentzat: Trofeoa.

Martin Pascual 14 urtez azpiko hirugarrenarentzat: Trofeoa.

 

         AZKENEKO GARAILEAK.

 

            2005. urtean, VI. edizioan: Iρaki Esparza Martinez.

            2006. urtean, VII. edizioan: Iρaki Esparza Martinez.

2007. urtean, VIII. edizioan: Axel Roviralta Montero.

            2008. urtean, IX. edizioan: Alfonso Cemborain Oricain.

            2009. urtean, X. edizioan: Mikel Torres Aldabe.

            2010. urtean, XI. edizioan: Javier Sevilla Subiza.

            2011. urtean, XII. edizioan: Mikel Ortega Lopez.

            2012. urtean, XIII. edizioan: Adrian Ortega Lopez.

            2013. urtean, XIV. edizioan: Mikel Ortega Lopez.

 

         PALMARESA.

 

1)    Iρaki Esparza Martinez – 2 titulu.

2)    Mikel Huerga Leatxe – 2 titulu.

3)    Mikel Ortega Lopez – 2 titulu.

4)    Alfonso Cemborain Oricain – Titulu bat.

5)    Egoi Hernandorena De la Cruz – Titulu bat.

6)    Adrian Ortega Lopez – Titulu bat.

7)    Axel Roviralta Montero – Titulu bat.

8)    Iρaki Sasiain Gomez – Titulu bat.

9)    Javier Sevilla Subiza – Titulu bat.

10) Mikel Torres Aldabe – Titulu bat.

11) Borja Zamarbide Iρarrea – Titulu bat.

 

2013-12-14.

 

                Iturria: Talde antolatzailea (Zaldi Beltza Xake Taldea).